Eko Local

App para apoyar el comercio local de Navarra

www.bizibaratzea.eus

 BARATZETIK MUNDURA

Hurbileko elikagaiak kontsumitzeko aplikazio berria Nafarroan2020-05-20  |  Garazi Zabaleta

Lizarraldeko Applikate enpresa sortu berriak garatu du Ekolocal aplikazioa. Nafarroa osoko ekoizleak batu dituzte plataforma berri horretan, haien ekoizpenaren inguruko informazioa bilduz eta harremanetarako bideak azalduz. Aplikazioa mugikorrera deskargatuta, herritarrek klik gutxi batzuetan inguruan dituzten ekoizleak ezagutu eta haien produktuak erosteko aukera dute. “Ekolocal ekimenak tokiko ekonomia, lankidetza eta jasangarritasuna sustatzea du helburu”, azaldu dute haien webgunean.

Urtarrilean hasi zuen bere ibilbidea Applikatek, eta bi hilabete geroago bete-betean harrapatu zituen koronabirusaren krisiak: “Bi aukera geneuzkan: itxi eta ERTEa aplikatzea, edo lanean jarraitzeko modu berriak bilatzea”, dio Joselu Cia proiektuko kideak. Bigarren aukera gailendu zen azkenean, eta beraien lana koronabirusaren krisiak gogor jotako sektoreetako bati eskaintzea erabaki zuten: Nafarroako ekoizle txikiei.

Applikatek online dendak, aplikazioak eta antzekoak garatzen zituenez, ekoizleei laguntzeko aplikazioa sortzea izan da beraien jarduna. “Tokiko ekoizleak sustatzeko ekimena da Ekolocal, aplikazio hau Nafarroako ekoizleen erakuslehio modukoa da, jendeari beraiekin zuzenean harremanetan jartzeko aukera ematen diona”, dio Ciak. Nafarroako ekoizleekin harremanetan jarri eta ekimen honetan parte hartzera gonbidatu zituzten hasieran, eta dagoeneko 45 ekoizle batu dira ekimenera.

Gelditzeko iritsi den erreminta

Bost eskualdetan banatu dute Nafarroa aplikazioan: Mendialdea-Iruñea, Lizarraldea, Pirinioak-Zangotza, Erdialdea eta Erribera. Erosketa saskia betetzeko adinako eskaintza dute ekoizleek: haragia, esnekiak, arrautzak, barazki freskoak, eztia, ardoak, txokolate eta gozoak… “Ohitu egin gara supermerkatuetara eta denda handietara joaten, eta askotan ez dakigu inguruan ze ekoizle ditugun ere”. 

Ekolocal aplikazioa gelditzeko iritsi da. Ekoizle berriei deitzen jarraitzea da garatzaileen asmoa orain. “Aplikazio aktiboa izatea nahi dugu, orain adibidez ekoizleak beraien ekoizpena azalduz bideoak igotzen ari dira”. Ekolocal.es webgunean dago aplikazioa deskargatzeko aukera eta informazio guztia.


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *